Editorial: Erein
Colección: Poesia ; 30
Número de páginas: 96 págs. 20.0 x 13.0 cm
Fecha de edición: 30-10-2015
EAN: 9788491090465
ISBN: 978-84-9109-046-5
Precio (sin IVA): 11,54 €
Precio (IVA incluído): 12,00 €
Munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oro berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko grinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari. Ut pluvia poesis, poesia euri da, denboran atzeraka, udazken-uda-udaberri-negu; dena urak darama, eta nia lainoa janez zahartzen da, atzeraka oroituz. Haizeari eskutik heldu, agure itsu bati bezala, zuhaitzen ukimena sentiarazi eta hostoen hatz berdeen egonezina; epitafio bat xuxurlatu: hemen euria egin du