(Bilbo,1975) euskal poeta eta antzerkigilea da. F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioko taldekidea izan da, eta hainbat antzezlanen gidoiak prestatzeaz arduratu izan da. Antropologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta Leiden Universiteit-ean (Herbehereak). Doktore gradua lortu zuen 2011an, Patxi Lanceros filosofoaren gidaritzapean Txileko maputxeen sinbologia eta espiritualtasunari buruzko tesia defendatuz (Drama y Símbolo en la espiritualidad Mapuche). 2003 urteaz geroztik filosofia irakasle bezala egiten du lan Lauro Ikastolan.