Álvarez González, Irantzu
García López, María José
Editorial: Universidad del País Vasco
Colección: Manuales universitarios = Unibertsitateko eskuliburuak
Número de páginas: 132 págs. 30.0 x 21.0 cm
Fecha de edición: 28-03-2023
EAN: 9788413195278
ISBN: 978-84-1319-527-8
Precio (sin IVA): 19,23 €
Precio (IVA incluído): 20,00 €
Eskuliburu hau Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleentzat pentsatuta dago, baina baliagarria izan daiteke lurrazalaren irudikapenarekin erlazionatuta dauden ingeniaritzako gradu guztietan, hala nola, Arkitekturan, Geologian edo Meatzaritzan. Eskuliburuan, Ingeniaritza Zibilarekin erlazionatutako elementuak Sistema Akotatuaren bidez grafikoki irudikatzeko beharrezkoak diren kontzeptu guztiak lantzen dira. Geometria deskribatzaileari buruzko sarrera labur baten ondoren, eskuliburuaren lehen ataletan sistemaren gai oinarrizkoenak lantzen dira: besteak beste, oinarrizko elementuen irudikapena eta haien arteko erlazioak. Ondoren, Ingeniaritza Zibilean ohikoenak diren aplikazioak grafikoki nola ebatzi behar diren azaltzen da: estalkien ebazpena, lur-berdinketak eta errepideak eraikitzeko lur-mugimenduak, ura biltzeko obra motak (baltsak, dikeak eta presak), eta, azkenik, geologiarekin eta meatzaritzarekin erlazionatutako aplikazioak