• Alaska
Alaska
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Alaska

Suárez, Castillo

Editorial: Elkarlanean

Colección: Elkar poesia ; 51

Número de páginas: 72 págs.  21.0 x 14.0 cm  

Fecha de edición: 24-01-2023

EAN: 9788413602424

ISBN: 978-84-1360-242-4

Precio: 18.50 $

Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten zena, Bernardo Atxagak bere liburuetako batean aipatu zuena. Amerikak bere ipar muturrean Siberiarekin bat egiten duen lurralde hotz hartan egin zuen jabeak nahikoa diru jatetxe hura muntatu eta, ondoren, Etzegaraten hotel handi eta elegante bat egiteko, igerilekua zuena, gaur egun abandonatuta dagoena. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gutxiago tokiekin lotzen gaituzten hari ikusezinez, tokien dolua nola egin ez dakigula. Izan ere, geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu, berriz egongo ez garen tokietan. Eta denok dugu Alaska bat geure baitan. Denok dugu geure oroitzapenetara kateatutako tokiren bat, osorik edo erdizka gogoratzen duguna. Maite izan genuen norbait, egun non dagoen ez dakiguna. Geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu. Horregatik da bizitzea da, labur esanda, maite gaituztenak galtzea eta berriz bilatzea. Izan ere, maite gaituztenean sentitzen gara indartsuen, indartsu gaudenean baino gehiago. Baina euria ustekabean etortzen da, bizitzako pertsona interesgarriak bezala. Eta ezin da ezer egin euria eteteko. Gisa berean, ezin da ezer egin abandonatuko zaituela erabaki duena geldiarazteko. Maite izan ditugun pertsona zein tokiei lotuta dauden abandonuaz, galeraz eta doluaz idatzi du Castillo Suarezek. 20 urte baino gehiagoko bere ibilbide literarioan, aurreko Irautera atera zenetik lau urtera, beste ale bat ekartzera, beste mugarri bat jartzera dator poeta, indar handiko irudi eta ideiak biltzen dituena, irakurlea bere baitan miatzen jarriko duena.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscrbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)