• Bertsolarien ahoz
Bertsolarien ahoz
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Bertsolarien ahoz

modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936

Alberro Goikoetxea, Luzia

Editorial: Universidad del País Vasco

Colección: Historia contemporánea ; 54

Número de páginas: 642 págs.  22.5 x 16.0 cm  

Fecha de edición: 24-10-2017

EAN: 9788490827086

ISBN: 978-84-9082-708-6

Precio (sin IVA): 30,77 €

Precio (IVA incluído): 32,00 €

Eskuartean duzun liburu hau, doktorego tesi baten emaitza da. Hiru helburu nagusi izan ditu egileak hau osatzerakoan: bertsolarien lanek Euskal Herriko historiarako iturri historiko gisa duten balioaz ohartaraztea; XIX. eta XX. mendeko Euskal Herriaren historiarako modernizazio prozesuaren azterketan herri xeheak aldaketa horiek nola bizi izan zituen entzuteari garrantzia ematea, modernizazioaren subjektu hartzaile izateaz gainera, subjektu aktibotzat ere hartuz; eta, azkenik, euskal identitatearen edota euskal identitateen gaia arazo gisa sortu eta gizartean zabaldu zeneko garaira ikuspegi kritikoz hurbiltzea.
Sei dira liburu honetan aurkituko dituzun bertsolarien ahotsak: Xenpelar (Errenteria, 1835-1869), Bilintx (Donostia, 1831-1876), Pello Errota (Asteasu, 1840-1919), Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario-Argentina, 1910), Txirrita (Hernani, 1860-Altza, 1936), Jose Mari Lopetegi (Irun, 1875-Arrueta, 1942). Bertsolarien esanak historiografiarekin alderatu ditugunean ikusi ahal izan dugu modernizazioaren alderdi nagusi guztiei buruz mintzatu zirela bertsolariak: ez agian datuak emanez, ez fenomenoen azterketa sakonak eginez, baina bai horien inguruko bizipen eta esperientziak argiro agertuz. Bertsoak eguneroko bizitza aztertzeko, historia soziala egiteko aparteko iturriak direla ikusi ahal izan dugu.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)