Epelde, Irantzu
(ed.)
Jauregi Nazabal, Oroitz
(ed.)
Editorial: Universidad del País Vasco
Colección: Zabalduz
Número de páginas: 534 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 02-12-2019
EAN: 9788413190648
ISBN: 978-84-1319-064-8
Precio (sin IVA): 26,92 €
Precio (IVA incluído): 28,00 €
Nahigabe, oharkabean egiten dugun hori ohitura bihurtzen zaigu eta, bizitzaren beste alor zenbaitetan bezala, ohitura hausten denean, ohikoena gertatzen ez denean, nabaritzen da argien. Horregatik, Ruper Ordorikak, bere kantatzeko eraren ozentasun eta leuntze bereziengatik kontsonante moten lekuak aldatzen dituenean, entzuleari iruditzen zaio zerbait gertatu dela.
Hotsez, hizketarako erabiltzen ditugun hotsez ohartzen baikara, zeharka bezala, ez hitzez bezala, ez gramatikaz bezala... Hotsak urrutiago daude gure jakinaren gaineko ezagutzatik. Beharbada horregatik gramatikagileek, idazleek, irakasleek, araugileek ere kasu gutxiago egin izan diote ahoskerari... hizkuntzaren kanpoko aldea balitz bezala, fruitua janda bota egiten den oskola... Baina azalik gabeko fruitua usteldu egiten da, kanporatzen ez den hizkuntza bezala.
Halaz ere, nahiz horren garrantzitsu izan, egia da ahoskera gauza berezia dela hizkuntz osagaien artean, ezin dela hiztegia bezala edo gramatika bezala arautu, ezta ikasi ere. Ahoskera ez da memoria, ez da pentsamendu hutsa, gramatika edo gauzen izenak bezala. Ahoskera hitzak eta gramatika gorputz bihurtzea da eta, gorputza baliatuta, aire mugimendu eta aire mugimendu hori, tinpano astindu (berriz gorputz) entzulearengan