• Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz
Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz

Alberdi Larizgoitia, Xabier (ed.)

Editorial: Universidad del País Vasco

Colección: Filología y lingüística ; 19

Número de páginas: 692 págs.  

Fecha de edición: 04-12-2014

EAN: 9788490820605

ISBN: 978-84-9082-060-5

Precio (sin IVA): 19,23 €

Precio (IVA incluído): 20,00 €

Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez.
Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein modutan, hobeto esanda, bestela esanda...
Gainerako diskurtso-markatzaileek bezala, funtzio estrategiko erabakigarria betetzen dute birformulatzaileek diskurtsoan: solaskideari edo hartzaileari seinale moduko batzuk eskaintzea, diskurtsoaren hariari hobeto jarraitzeko eta diskurtsoaren interpretazioan laguntzeko.
Eta, hain zuzen ere, liburu honetan egungo euskaran erabiltzen diren birformulatzaile sail nagusiak ditugu aztergai: esplikatiboak (alegia, hots, hau da, erran nahi baita...); zehaztaileak (hain zuzen (ere), hurrenez hurren, zehatzago esanda, zehazkiago...); laburbiltzaileak (azken batean, azken fi nean, azken buruan...; laburbilduta, hitz batean, hitz gutxitan...); urruntzaileak (dena dela, edonola ere, edozein modutan, hala ere...); eta zuzentzaileak ((edo) hobeki/hobeto, are hobeto, egia esanda, hobeto esanda...).
Azterketa xehea eskaini diogu birformulatzaile bakoitzari, askotariko diskurtso-erabilerak adibide ugariz hornituta: balio oinarrizkoa, balio eratorriak, balio diskurtsiboa, forma eta jatorria, aldaerak, baliokideak, tradizioa, posizioa, puntuazioa, sintaxia, maiztasuna, erregistroa...

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)