Editorial: Elkarlanean
Colección: Euskal literatura ; 432
Número de páginas: 108 págs. 21.5 x 14.0 cm
Fecha de edición: 18-03-2025
EAN: 9788413604848
ISBN: 978-84-1360-484-8
Precio (sin IVA): 12,98 €
Precio (IVA incluído): 13,50 €
Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako gazte batek? Beldur ote da gauetan? Jabetzen ote da beretarrek eragiten duten beldurraz? Ze harreman du handik kanpoko neska-mutilekin? Besteren larruan sartzeko ariketa deigarri bat egin du egileak, eta enpatia horretatik pertsonaia konplexu bat sortu, gure herriaren itzalgune zenbaiti argia emateko, gure historiaren pasarte ezezagun batzuk agerira ekartzeko. Bere laburrean intentsitate handiko nobela bat da hau, teknika-aldaketa eta gidoiaren biragune usteka-bekoei esker irakurlea erne mantenduko duena amaierara iritsi arte. Eta agian luzaz pentsaraziko diona gero, irakurritakoaz.