Camino Lertxundi, Iñaki
(ed.) (...)
Editorial: Universidad del País Vasco
Número de páginas: 778 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 14-08-2020
EAN: 9788413192666
ISBN: 978-84-1319-266-6
Precio (sin IVA): 30,77 €
Precio (IVA incluído): 32,00 €
“[Zuazok] lan eskerga eginez jaso ditu han-hemenka euskararen batasunak oraindik ere beharrezkoak dituen sendabelarrak; eta behar itzela egin du euskalkiak aztertzen, batez ere mugako hizkerak miatzen eta orain arte batu eta arakatu barik zeuden hainbat hizkera-molde ezkutu bistaratzen.” “Lehen eskutik dakit Karrantzatik Baionara, Mauletik pasata, eta Sakanatik bueltan bisitatu dituzun txoko guztietan utzi duzula zure arrastoa eta kariñoz gogoratzen zaituztela.” Hala diote liburu honen aitzinsolasen egile ez nolanahikoek, Eibarko Alkateak eta EHUko Euskararen arloko errektoreordeak. Ez da aurkezpen makala “Eibarko behargin bat, herriko semea” den batendako.
Koldo Zuazo irakasle-ikertzaileak urteetan Euskal Herriko zoko-bazterretan barrena zorrotz jorratu dituen gaiak ekarri ditugu bere lankide eta lagunok orri hauetara: euskararen historia, euskalki-hizkeren deskribapena eta sailkapena, gazteen euskara, estandarraren eta herri hizkeren arteko harreman ez xbeti erraza, hizkuntza aldakortasuna; hizkuntzaren iragana, oraina eta geroa, funtsean. Koldoren bizkar gainera igorik, kezka horiek eta horiekikoak landu ditugu, esker onez eta jolasean bezala, Eibartik Zuberoara daraman plazerezko bidaia ederrean. Ea bidaide zaitugun, irakurle.