• Esaldiaren antolaera
Esaldiaren antolaera
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Esaldiaren antolaera

funtzio informatiboak gako

Garzia Garmendia, Juan

Editorial: Universidad del País Vasco

Colección: Testugilearen eskuliburua

Número de páginas: 168 págs.  24.0 x 17.0 cm  

Fecha de edición: 05-01-2015

EAN: 9788490820865

ISBN: 978-84-9082-086-5

Precio (sin IVA): 16,35 €

Precio (IVA incluído): 17,00 €

Liburu hau ez da sintaxi-liburu bat, nahiz eta, zentzu zabalean, joskeraz diharduela esan litekeen.
Sintaxia arau sorta baten bitartez perpaus gramatikalak sortzeko mekanismo bat da. Hiztunak arauok jakin (edo ikasi) beharra dauka. Sintaxiarauek, ordea, erabaki gabe uzten dute nola antolatu perpausak egoki adierazteko kasuan-kasuan eman nahi den informazioa. Sintaxia, zentzu horretan, ez da interesgarria testugintzari begira: men egin, eta kito.
Beste nonbait bilatu beharko dugu, beraz, askatasun-tarte handiagoa eskainiko digun zerbait. Denok baitakigu badela askatasun ez nolanahikorik, eta are sormen puskarik, testu bat ontzeko orduan. Non da, ordea, horren gakoa?
Esaldia dugu ideien adierazpenaren eta mekanismo sintaktikoen arteko zubi edo, hobeki, interfasea, maila bietan baita unitate funtsezkoa. Ideien eta ikuspuntuaren arabera moldakorra dugu esaldia, haren barne osagaien arteko jokoari esker. Joko hori bideratzen duten funtzio informatiboen inguruan mugituko gara esaldiaren antolaeran barrenako ibilaldi honetan.
Esaldiak, onartzen bazait irudia, badu gorputz materiala, hotsezkoa zein letrazkoa, morfosintaxi eta lexikozkoa, baina badu arima adierazkorra ere, mugikortasuna, bizia, grazia ematen diona. Arima hori komunikazioari dagokio, informazioa antolatzeko erari.
Testuaren osotasunean nahiz azpiatal bakoitzean izaten den erabakigai bertsuarekin egingo dugu topo , txiki-laburragoan, esaldi bakoitzean: zer hizpide hartu, nondik eta nola abiatu, zer nabarmendu, zer gehitu...
Helburua ez da inolako teoria berririk asmatzea, baizik eta testugintzaren praktikan bildutako eskarmentua lagungarri gisa eskaintzea testugileei, nork bere mailan eta eran balia dezan.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)




Warning: Unknown: Your script possibly relies on a session side-effect which existed until PHP 4.2.3. Please be advised that the session extension does not consider global variables as a source of data, unless register_globals is enabled. You can disable this functionality and this warning by setting session.bug_compat_42 or session.bug_compat_warn to off, respectively in Unknown on line 0