• Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo
Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo
Ver muestra
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo

egungo toponimia ofiziala

Erdozia Mauleon, Jose Luis

Editorial: Gobierno de Navarra

Número de páginas: 170 págs.  30.0 x 21.0 cm  

Fecha de edición: 28-11-2019

EAN: 9788423535422

ISBN: 978-84-235-3542-2

Precio (sin IVA): 9,62 €

Precio (IVA incluído): 10,00 €

Liburu honek Etxarri Aranatzen herrigune historikotik kanpo dauden toki-izen ofizialak jasotzen ditu. Izen horiek 2019ko ekainaren 18ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez zehaztu ziren, Euskaltzaindiak aldeko txostena egin eta gero. Guztira 445 toki-izen ofizial biltzen ditu: 288 toponimo nagusi eta 157 eratorri. Gainera, izen ofizial bakoitzari honako informazio hau ere eransten zaio: herrian erabilitako beste aldaera batzuk, izenak oinarri duen dokumentazioa, izenari buruzko iruzkina, informazio osagarria, eta toponimo bakoitzaren GPS-kokapena.
Lehendik ere Etxarri Aranazko 259 toponimo ofizialduak zeuden, «Nafarroako Toponimia eta Mapagintza» bilduman. Baina oraingoan, 259 horiek berrikusteaz gain, zerrendari beste 186 izen gehitu zaizkio. Liburu hau egileak egindako lan zabalaren emaitza da; urte luzez egindako landa-lanak eta azterlanak emandako uzta oparoa. Bestalde, Etxarri Aranazko Toponimia Batzordearen laguntzarekin eta Etxarri Aranazko Udalaren bultzadarekin eta babesarekin gauzatu ahal izan da.
Jakina da toponimia ondare kultural materiagabearen parte dela, eta hizkuntzen garapena aztertzeko informazio baliagarria ematen duela; halaber, bertako historiaren, kulturaren eta gizartearen usadio eta ohituren informazio-iturri ere bada. Beste aldetik, toponimoaren bidez berehalako informazio administratiboa lor daiteke elementu geografiko baten kokapenari buruz. Eta horretarako erabili ahalko dira hemendik aurrera Etxarri Aranazko toki-izenak hainbat unitatetan: larrialdi zerbitzuetan, posta-helbideetan, katastroan, eta beste jarduketa administratibo batzuetan.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)