Editorial: Pamiela Argitaletxea
Colección: Saio eta testigantza ; 277
Número de páginas: 304 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 18-06-2025
EAN: 9788491724407
ISBN: 978-84-9172-440-7
Precio (sin IVA): 23,08 €
Precio (IVA incluído): 24,00 €
Batekin eta bestearekin, ia zortziehun hitz daude jasorik Etxauribarko euskal hiztegi honetan. Euskal hiztegi bat esaten dut izenburuan, seguruenik askoz hitz gehiago izanen direlako bertako biztanle nagusiek oraindik erabiltzen edo gutxienez memorian metaturik dituztenak. Eta, gainera, haietako batzuek ez dute euskaran izanen beren jatorria, baina Nafarroako euskal hizkeretako eremuetan ere erabiltzen dituzte oraindik bertakoek.
Jasotako hitz guztiak banan-banan azterturik daude eta Nafarroako euskal hizkeren beste eremu batzuetan jasoak diren hitz bildumekin parekatu edo kontrastatu dira.
Beste datu soziolinguistiko batzuk ere jasoak daude liburuaren hasieran: euskararen galera Etxauribarren eta, horrekin batera, nola ari den berreskuratzen ezarian-ezarian.
Etxauribarko sei udaletako (Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Beraskoain eta Zabaltza) zenbait datu ere jaso dira, herrien izenen zenbait etimologia, esate baterako.