Editorial: Elkarlanean
Colección: Elkar ; 327
Número de páginas: 159 págs. 21.0 x 15.0 cm
Fecha de edición: 16-07-2014
EAN: 9788490272329
ISBN: 978-84-9027-232-9
Precio (sin IVA): 15,38 €
Precio (IVA incluído): 16,00 €
Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gi zasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.