• Gazte eleaniztunak
Gazte eleaniztunak
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Gazte eleaniztunak

Mintzalari eta mintzagai

Epelde, Irantzu (ed.)
Muguruza Aseginolaza, Beñat (ed.)

Editorial: Universidad del País Vasco

Colección: Ikertuz

Número de páginas: 304 págs.  24.0 x 17.0 cm  

Fecha de edición: 29-03-2022

EAN: 9788498608410

ISBN: 978-84-9860-841-0

Precio (sin IVA): 21,15 €

Precio (IVA incluído): 22,00 €

Euskal Herriko gazte eleaniztunei buruz dihardute liburu honetako hamalau kapituluek; haien praktika eleaniztunek gurutzatzen dute liburuko atal oro. Gazte eleaniztunen hizkuntza-praktikak eta -ideologiak ikertzeko ikuspuntu ugari azaltzen dira liburu honek biltzen dituen lanetan. Askotan esaten da Euskal Herria hizkuntza-laborategia dela. Agerian geratu da hori, beste behin, eta ezin hobeto baliatu dute gure laborategi hau liburuan parte hartu duten egileek. Uste dugu denon artean ekarpen interesgarria egin diogula berez emankorra den arloari, eta hari-mutur asko bistan utzi dituela, inork etorkizunean heldu nahiko balie ere. Aldi berean, balio digu ikasteko zein diren gazteak eta hizkuntzak ardatz hartuta lanean ari diren ikertzaileen egungo hainbat iker-lerro.
Ardatz nagusia gazte eleaniztunak dira, eta bereziki gazteen sare sozialetako hizkuntza-praktikak. Ikuspegi lokalaren eta globalaren arteko tentsioa antzematen da, Europako beste testuinguru askotan bezala, Euskal Herriko gazteen artean ere. Euskara hizkuntza gutxitua da, eta bertako erdarekin, ingelesarekin, eta beste hizkuntza askorekin batera bizi da xxi. mendeko Euskal Herrian. Horri lotuta, euskararen estandarizazio berantiarra dela batetik, euskararen hizkuntza gutxitu izaera dela bestetik, aldaera estandarraren eta tokiko aldaeraren arteko harreman maiz konplexuei ere begiratu nahi die.
Euskal Herriko zenbait unibertsitatetako ikertzaileek hartu dute parte liburu honetan, eta Euskal Herriko zenbait unibertsitate dira ikerketen kokaguneetako batzuk, baita eskolak eta beste esparru batzuk ere, irakurleak frogatu ahal izango duen bezala.

 

Características

Idioma:
Vasco / Inglés
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Tipo de edición:
Edición bilingüe
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)