Editorial: Pamiela Argitaletxea
Colección: Kondagintza ; 24
Número de páginas: 124 págs. 21.5 x 15.0 cm
Fecha de edición: 31-03-2013
EAN: 9788476817704
ISBN: 978-84-7681-770-4
Precio (sin IVA): 11,54 €
Precio (IVA incluído): 12,00 €
Inurriz inbaditutako hiztegia da hau. Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren. Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko. Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetan lehortzeko ere. Ezta amodiozko gutunak ezkutatzeko ere. Are gutxiago B dirua gordetzeko. Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dezake, edalontzi-azpikotzat hartzeko, premiazko abaniko gisa erabiltzeko, edo mahaiaren hanka berdintzeko. Ez da, hala ere, gainbehera egindako hiztegi bat, ez baitu sekula goia ezagutu. Ez da Wittgensteinen Tractatus frustratu bat, ezta autolaguntzarako gidaliburu bat ere. Agian, pantailarik gabeko powerpoint baten antza du, testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus daitekeelako. Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta gero, irribarretxoa utz dezakeelako.