Editorial: Erein
Colección: Poesia ; 44
Número de páginas: 96 págs. 20.5 x 13.0 cm
Fecha de edición: 03-05-2021
EAN: 9788491096528
ISBN: 978-84-9109-652-8
Precio (sin IVA): 10,58 €
Precio (IVA incluído): 11,00 €
Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar. Hor dago bihotza dike lehorrean, gontzak zuztarretik ateratako atea, ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta. Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek, uretan behera doan zerbait enbalatzeko paperean bilduta. Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra, hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatik jadanik hanka nekatuak dauzkana. Nahiz eta azkenetan egon, kostazainarena egiten dihardu