Jaio, Karmele
Olaziregi, Mari Jose
(ed.)
Elizalde Estenaga, Amaia
(ed.)
Editorial: Universidad del País Vasco
Colección: Mikel Laboa Katedra Bilduma ; 6
Número de páginas: 236 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 30-11-2022
EAN: 9788413194462
ISBN: 978-84-1319-446-2
Precio (sin IVA): 15,38 €
Precio (IVA incluído): 16,00 €
Bizitzari egindako gorazarre gisara kontsideratu zuen kritika ingelesak Karmele Jaioren (Vitoria-Gasteiz, 1970) Amaren eskuak (2010) eleberriaren itzulpena. Gorazarrea eta festa, esango genuke, bizitzaz gainezka dagoen fikzio hunkigarria. Horregatik harrapatzen du haren obrak irakurlea, erraiekin idatzitako lanak eskaintzen dizkiolako, bizitza bera bezain gordinak, ametsak bezain gozoak. Oinarrian, nola ez, keinuz beteriko egunerokotasun ustez ezdeus horrek bor-bor eragiten dizkigun emozioak, gure gorputzaren kartografia errotik eraldatzen dutenak. Emozioa da Jaioren sorkuntza lanaren motorra. Halaxe aitortzen du liburu honen hastapenetan jarri dugun autopoetika eskuzabalean eta horixe ikertzen dute liburu honetan bildutako azterlanek.