• Lan-Zuzenbidea
Lan-Zuzenbidea
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Lan-Zuzenbidea

Arrieta Idiakez, Francisco Javier

Editorial: Gomylex

Número de páginas: 468 págs.  22.0 x 15.0 cm  

Fecha de edición: 02-01-2017

EAN: 9788415176787

ISBN: 978-84-15176-78-7

Precio (sin IVA): 44,23 €

Precio (IVA incluído): 46,00 €

Lan-zuzenbidea» Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako eskuliburua da. Hortaz, kontuan hartu da lan-zuzenbidearen gaitasun bereziak garatzeko behar den denbora.
Zortzi gai jorratu dira, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatuta, lan-zuzenbidearen oinarrizko erakundeak azkar ikasteko moduan. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Egin-eginean ere, horiek guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da eduki teorikoak praktikan jartzeko. Era berean, azalpenekin batera, edozenbat adibide jarri dira, eta kasuan kasuko gaietan sakondu ahal izateko zenbait web-orrialderen berri eman da.
Aztertu diren gaien artean daude lan-zuzenbidearen nondik norakoak, iturrien sistema, lan-kontratua, lan-kontratuaren modalitateak, lan-kontratuko subjektuen eskubide eta betebeharrak, lan-denbora eta atsedenaldiak, lan-kontratuak izan ditzakeen gorabeherak eta lan-harreman kolektiboak. Gainera, gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa behar bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez.
Gainera, kontuan hartu dira azken aldian egin diren lege-aldarazpenak, eta, batik bat, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzazko Errege Dekretuak, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onestekoak, eragindakoak

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)