Editorial: Universidad del País Vasco
Número de páginas: 646 págs.
Fecha de edición: 03-01-2011
EAN: 9788498605747
ISBN: 978-84-9860-574-7
Precio (sin IVA): 40,32 €
Precio (IVA incluído): 41,93 €
Literaturari buruzko gogoetak ardaztu duen bilakaera-hariari jarraitzea du liburu honek helburu nagusia. Metodologia-estrategia interesgarri bat du gidari: literatura-azterketen eremuko testurik garrantzizkoenetako batzuen analisi zehatz-zorrotza eskaintzea -batzuena, noski: hautatu beharra baitago nahitaez-. Dei egiten zaie, hartara, eta agertu ere agertzen dira, historian garaiz garai literatura-egitateari buruzko gogoetan erabili diren ideia nagusiei. Horrekin batera, agerian geratzen da funtsezko ideia horiek izan duten zoria: batzuetan, aberastu egin dira; beste batzuetan, ez ikusi egin zaie, edo ia; eta maiz, nabarmen manipulatu dira. Interesgarriak dira, betiere.