Editorial: Pamiela Argitaletxea
Colección: Saio eta testigantza ; 170. Klasikoak
Número de páginas: 432 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 26-11-2015
EAN: 9788476819258
ISBN: 978-84-7681-925-8
Precio (sin IVA): 23,08 €
Precio (IVA incluído): 24,00 €
Esku artean duzun Migel Jabier Urmeneta Ajarnauteren gaineko azterketa honek haren ibilbide biografiko, profesional eta politikoa begietaratuko dizu, haren jaiotzaren mendeurrenean (1915-1988).
Nafarroako XX. mendeko historiako pertsonaia gailen honen biografia ezinbestekoa dugu ulertzeko euskal nazionalismoaren historia Espainiako Bigarren Errepublikan, entelegatzeko makina bat nafartar militanteren adskripzio derrigortua bando nazionalean uztailaren 18ko estatu-kolpean, eta bai konprenitzeko hala 36ko gerrako historia militarra nola Espainiaren parte hartzea Bigarren Mundu-Gerran Dibisio Urdinaren bidez, hala Francoren Gobernuaren kolaborazioa Estatu Batuetako armadarekin nola Iruñea eta Nafarroaren historia instituzionala frankismoan zehar, bertako industrializazioa, euskal kulturaren erreibindikazioa 50 eta 60etako hamarkadetan, eta halaber, Nafarroako trantsizio politiko, sozial eta kulturala, nahiz bertako politika sozialen eta kulturalen garapena.