Editorial: Gomylex
Número de páginas: 299 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 02-01-2017
EAN: 9788415176831
ISBN: 978-84-15176-83-1
Precio (sin IVA): 28,84 €
Precio (IVA incluído): 29,99 €
Duela mende laurden pasatxo argitaratu nuen nire lehen liburua, zuzenbidea euskaraz aditzera emateko asmoarekin. Euskara legebidean zuen titulua eta eskola emateko osagaiak barruratu nituen hango orrialdeetara. Ordurik hona, euskal ikasleen belaunaldiak ikusi ahal izan ditut egunero Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatean, euskara bera ezpainetan, zuzenbidea ikasteko asmotan.
Horien aurrean betidaniko kezka izan dut ahozkoa eta idatzizkoa elkarrekin uztartu eta ikasleek euskara bera zeregin juridikoetan aise eta erraz erabiltzeko gai izatea. Hortaz, ikasleak dira testu hauen lehen-leheneko hartzaileak eta eurei eskaintzen diet urte askoren eskarmentua, eurak izan daitezen ekarpen honen onuradunak, geroko lanbide bizitzan garatuko duten zeregin horietarako oinarri sendoak ezarriz.
Zuzenbidea, hala ere, liburuetan ez ezik, eguneroko bizitzan ere bada. Carnelutti maisu italiarraren hitzetan esateko, zuzenbidea zer den egoki antzemateko, Kode Zibilaren letretan idatzita dagoenarekin batera, beharrezkoa baita, guztiz premiazkoa, bertan jasotzen dena errealitatean nola gauzatzen den egiaztatzea.
Harago ere badoa sona handiko legelari italiarra eta argi dio, ezin argiago, Kodean barruratzen dena ez dela erakunde juridikoen zehaztapen xehe-xehea, ezpada horien ezaugarri nabarmenen bilketa, zuzenbidearen aldetik laburbiltzen dituztenak erakundeon nondik norakoak. Hartara, ezinbestekoa da aurreko horien bizimodua eta bizibidea ezagutzea eta horietan sakontzea, zuzenbidearen ezaupide duina izateko