• Osasun-zientzietako ikasleentzako giza-fisiologiako apunteak
Osasun-zientzietako ikasleentzako giza-fisiologiako apunteak
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Osasun-zientzietako ikasleentzako giza-fisiologiako apunteak

Gallego Muñoz, Monica (...)

Editorial: Gomylex

Número de páginas: 198 págs.  24.0 x 17.0 cm  

Fecha de edición: 21-11-2014

EAN: 9788415176367

ISBN: 978-84-15176-36-7

Precio (sin IVA): 19,23 €

Precio (IVA incluído): 20,00 €

Giza fisiologia farmazialarien beharrei egokitua. Errealitatea baita ikasketa bakoitzak ikuspuntu berezia behar duela. Gutako edonork asko ikasi eta gozatuko du liburu honekin, baina biharko farmazialariek beraien lana modu egokian egiteko beharko duten guztia topatuko dute bertan.
Ez da Fisiologiako lehen liburua, Elhuyarrek 1997. urtean argitaratu baitzuen Asier Garroren liburu dotorea. Baina ez da luxua, euskarak, normalkuntza bidean, ezinbestekoa baitu autoreen arteko kontraste hau. Beharrezkoa dugu gai beraren inguruko aniztasuna, fisiologikoa da dudarik gabe.
2010ean jaso zuten Jonek, Monicak, Oscarrek eta Enriquek Agote saria, eta hau da ondo konektatutako lau neurona horien sinapsia. Apurka mamitu da proiektua, gutiziak bezala su eztian. Zentzu horretan, sinaptikotik baino gehiago du hormonaletik. Bien eragina izango du, akaso, bihotz-erritmoa takikardiko bihurtu digun lan honek.
Liburu honek odola du eta ez dagokion kapituluan bakarrik. Orriz orri, arteriaz arteria eta kapilarrez kapilar doa oxigenoz eta glukosaz betetako ezagutza. Oxigenoz, karbonikoz, kaltzioz eta sodioz betetako odola. Bertan substantzia horiek guztiak organo ezberdinekin fisiologikoki antolatzen dira euskarari arnas berri bat emateko asmoarekin.
Bere seriotasunean, eta formula konplexuen artean, bitxikeriaz jositako liburua da. Hematokritoa substantzia dopatzaileekin lotuz edo «listu-jariaketa egokia beharrezkoa da substantzia zaporetsuak dastamen-papiletaraino garraiatuak izan daitezen eta zaporeen pertzepzioa gerta dadin» bezalako gai korapilatsuak hobeto ulertzen laguntzen du eta ikasteaz nekatuta dagoen ikasleari erlaxatzeko tartetxoa eskaintzen dio.
Osasun-arloan normalizazioa lortzeko euskarak daraman eguneroko borrokan badu liburu honekin aliatu berri bat, beste laguntzaile bat. Profesional euskaldunak sortzeko prozesuan tresna egokia izango da dudarik gabe. Zorionak lau egileei egindako lan txukunagatik.
Dena den, ezin amaitu hitzaurre hau Jose Antonio Agote Jemein zena gogoratu, aipatu eta eskertu gabe. OEEren sorreratik OEEkide nabarmena eta euskararen defentsan aitzindarietako bat izan zen. Zumarragako ospitalean traumatologo zela utzi gintuen minbizi batek gaixotu ondoren. Bere lanaren ondorio ere badenez, merezitako omenaldia du argitaratu den liburu berri hau.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)