• Zazpigarren heriotza
Zazpigarren heriotza
Ver muestra
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Zazpigarren heriotza

(autonomiaz eta bortxaz, dolu baterako arrastoak)

Gorostidi Berrondo, Juan

Editorial: Erein

Colección: Lekuko ; 8

Número de páginas: 280 págs.  24.0 x 17.0 cm  

Fecha de edición: 24-06-2016

EAN: 9788491091387

ISBN: 978-84-9109-138-7

Precio (sin IVA): 18,27 €

Precio (IVA incluído): 19,00 €

"Non nengoen eta zertan nenbilen ni zure adinean?”: galdera horrentzako erantzuna saiatuz, alabari igorritako gutun batekin abiatzen du Juan Gorostidik izkribu hau, noiz eta 2011ko udazkenean, ETAk bere “jarduera armatua behin betiko amaitzearen erabakia” plazaratu zuen biharamunean. “Telebistako saioetan edo kazetarien berrietan aurkituko ez duzun historia bat kontatu behar dizut”, zuzentzen zaio, aspaldian atzendutako gogoetaren unea zabaltzen zelakoan. Galdera horrek 1974 eta 1982 urte bitarteko tartera eraman dute egilea liburuaren lehen erdian. Formazio eta bizipen bortitzen aro hura tupustean amaitu zen, Lemoizko zentralaren aurkako mugimenduaren porrotarekin, eta barne-erbesteratze luze bati atea zabaldu zion.
Memoria eta testigantzatik haratago, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoetaz dago hornitua liburua, “beranduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehen” egungo erronka etiko eta politikoei ezohiko begiratua luzatzen zaie bertan. Lerrokatze sektarioez eta akademikoez landa, hainbat baliabide kontzeptual eskaintzen zaizkigu, erreferentziazko pentsalariekin elkarrizketan: suplantazioa, sekularizazioa, errepikapena, masokismoa, autonomia edo fetitxismoa, besteak beste.
Euskal paisaia industrial suntsitu baten erdian Guggenheimen lilurara errenditzeko egunero errepikatzen zaigun honetan, gonbidapen deseroso bat aurkituko dugu liburu honen lerroetan: ezkutuan gelditu den Lemoizko zentralaren oskolera begirada zuzentzeko eta Kafkaren Legearen aurrean paratzeko.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)