Herrera Fernández, Eduardo
Fernández Iñurritegi, Leire
Pérez Mena, María
Editorial: Universidad del País Vasco
Número de páginas: 224 págs. 21.0 x 15.0 cm
Fecha de edición: 01-12-2014
EAN: 9788490820421
ISBN: 978-84-9082-042-1
Precio (sin IVA): 15,38 €
Precio (IVA incluído): 16,00 €
Jakintza zientifikoa eguneroko errealitatea ulertzeko eta harekin eraginkortasunez elkarrekintzan jarduteko gure gizarte bilakaeran nagusi izan behar duten oinarrizko gaitasun batzuekin lotua dago. oinarrizko gaitasun batzuekin lotua dago. Horretarako, diseinu grafikoaren bidez, nahasmenetik atera eta jakintza berria sortzen jarraitzeko begiak ireki eta gure begirada berreraikitzeko beharraz ohartarazten lagundu nahi dugu. Ikusteko, pentsatzeko eta egun aurrean ditugun galderei erantzuteko modua berritzeko funtsezko tresna bihurtuko den "begirada zientifiko" bat.
Liburu honetan berrogeita hamar "galdera tipografiko" azaltzen dituzten irudien paisaia bat topatuko dugu; zientzialari ospetsuen adierazpenen hautaketa baten edukia bisualki argitzeko helburuarekin. Esperientzia pertsonaletatik abiatuta eginiko teoria partikularrak, momentu jakinetan arazoak ikuspegi desberdin batetik konpontzeko balio izan dezaketenak. Liburuetan ikasten ez diren formula magistralak.
“Hitzezko irudiak”, gure gizartearen alfabetatze zientifikoaren beharra nabarmentzeko estrategia bat. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak pertsonen jakin-mina eta harridura pizteko erabili nahi duen diseinu grafikoko baliabide bat. Aldi berean, jakintza zientifikoa lortzeko bideak egiteko moduari buruzko hausnarketa ere sustatu nahi du.