Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Euskararen egoera soziala du aztergai nagusi. Donostiako Udalean soziologo lanetan aritu zen (1992-2001); Aztiker Ikergunearen sortzaile taldeko kide eta bertako zuzendari tekniko izan zen (2001-2010); hainbat ikerketa soziolinguistikotan parte hartu zuen 2010-2016 tartean (Eusko Jaurlaritzarentzat, Soziolinguistika Klusterrarentzat….); EHUko Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikerlari izana (2016-2023), honako izenburua duen doktore tesia aurkeztu zuen 2023an “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa.” 2023tik ikerketa teknikari dabil UEMAn.
