Eizagirre Telleria, Nerea
(ed.)
Ayerbe, Mikel
(ed.)
Editorial: Universidad del País Vasco
Colección: Mikel Laboa Katedra Bilduma ; 9
Número de páginas: 185 págs. 24.0 x 17.0 cm
Fecha de edición: 17-11-2025
EAN: 9788413196848
ISBN: 978-84-1319-684-8
Precio (sin IVA): 15,38 €
Precio (IVA incluído): 16,00 €
Joseba Sarrionandiaren literatura-sorkuntzaren gaineko lan monografikoa da esku artean duzun liburua. Artikuluak askotarikoak dira, eta idazle iurretarraren obraren ezaugarri behinenei erreparatzen diete. Horrela, Sarrionandiaren obraren inguruko ikuspegi integrala eskaintzeko asmoarekin, irakurleak ondorengo ekarpenak aurkituko ditu liburuan: batetik, tonu-pertsonalagoa duten edo idazlearen bizi-ibilbideari ere erreparatzen dieten lanak; eta bestetik, kutsu akademikoagoa duten beste zenbait artikulu; hala nola itzulpengintzaren garrantzia, haur eta gazte literatura, ipuinen berridazketak, dekolonitatea, itsas iruditegiaren sinbologia eta Sarrionandiaren literaturaren bereizgarri diren bestelako hainbat gai jorratzen dituztenak.
Liburuaren izenburua Sarrionandiaren beraren 1981ko Izuen gordelekuetan barrena lehendabiziko liburuko lehenengo poematik geureganatu dugu. Izan ere, bitakora-kaiera itsas bidaietan guardian egon ohi zen marinelak nabigazioari lotutako oharrak idazteko balio zuen liburuxka izanik, kaiera honek ere balio dezala Joseba Sarrionandiaren itsasoetan barrena boga egiteko; orriotan egilearen lanetan barneratzeko iparrorratz, itsasargi, kataloxa eta astrolabio literario baliagarriak aurkezten ditugun neurrian.
