Editorial: Consonni
Colección: El origen del mundo
Número de páginas: 216 págs. 21.5 x 13.9 cm
Fecha de edición: 20-10-2025
EAN: 9788419490490
ISBN: 978-84-19490-49-0
Precio (sin IVA): 19,23 €
Precio (IVA incluído): 20,00 €
Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago.
Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun.
Hazi baten antzera, indar horren guztiaren intentsitatean. Horrela biziraun dute hotsek. Horrela biziraungo gaituzte, hitzak barne, edozein eztarriko zintzurretan, paisaiako marketan, txorien kantuan, belarri-zuloetan, ahoen harreman erotikoan.
Narrugorrik ez da poema liburu bat soilik: gorputzetik idatzitako testua da, entzumenetik pentsatua, bizitzatik bibratua. Fisikoa, prekarioa, zaurgarria, transzendentala. Pertsonala eta kolektiboa. Eta ibilian zentzu bat ehuntzen doa. Paisaia mota bat. Idazketak eratzen duen espazio sozialean.
