• Iñaki bota daue
Iñaki bota daue
Ver muestra
Disponibilidad:
Según respuesta del editor
Comprar

Iñaki bota daue

Kanpazar, 1975: Gerra zikinaren hastapena

Aristi, Pako

Editorial: Erein

Colección: Lekuko ; 21

Número de páginas: 240 págs.  24.0 x 16.0 cm  

Fecha de edición: 16-06-2025

EAN: 9788410930346

ISBN: 978-84-1093-034-6

Precio (sin IVA): 22,12 €

Precio (IVA incluído): 23,00 €

1975eko udazkenean Francisco Franco diktadorea hilzorian dago. Bi urte lehenago ETAk Carrero Blanco Espainiako gobernuburua hil du, eta denek dakite aro bat amaitzera doala. Halere, ez da bakean hilko. Irailaren 27an Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi etakideak fusilatu dituzte, FRAP taldeko hiru militanterekin batera.
Data horretatik urriaren 12ra bitarteko egunak tentsio handikoak izan ziren Euskal Herrian. Beldurra nagusi da gure herrietan, polizia alerta egoeran dago, baina ezingo du eragotzi ETAren erantzuna: urriaren 5ean, igande goizez, lehergailu bat zartatu du Arantzazun eta hiru guardia zibil hil ditu. Kolpearekin sututa, Espainiako gobernuak ezohiko bilera deitu du biharamunerako.
Atentatuak mendeku gosea piztu du: igandean bertan, iluntzean, aurpegi estalia daramaten hiru gizonek Iñaki Etxabe metrailatu dute Kanpazar gainean duen ostatuan, bere anaia Juan Jose ETAko buruzagia izana delako. Hurrengo igandean, German Agirre taxilaria ere metrailaturik agertu da Legution.
Iñaki Etxaberena izan zen, Iñigo Iruinen hitzetan, estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketa.
Ikerketa sakona dakar liburuak, gure historiako garai ilun baten kronika paregabea.

 

Características

Idioma:
Vasco
País de edición:
España
Encuadernación:
Rústica
Suscríbete a nuestra newsletter
© 2023 Pórtico Librerías
Muñoz Seca, 6 - 50005 Zaragoza (Spain)