Editorial: Erein
Colección: Saiopaperak . Pentsamen eta gizartea ; 40
Número de páginas: 168 págs. 22.0 x 14.0 cm
Fecha de edición: 03-10-2025
EAN: 9788410930629
ISBN: 978-84-1093-062-9
Precio (sin IVA): 16,35 €
Precio (IVA incluído): 17,00 €
Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu.
Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia baita. Hasteko, biktimekin gertatzen dena. Biktimek berriz ere sentitzen dute zapalketa beren gainean, bigarren aldiz. Aitzinera bakarrik behaturik, ekuaziotik kanpo gelditzen dira. Eta gizartearentzako ere kostua izugarria baita: gure arteko bizikidetza duintasunean bakarrik eraiki daiteke.
Liburu hau gai horren inguruan munduko parte anitzetan gertatu diren erreferentziaz betea dago. Egileak hemengoa du buruan, jakina. Baina Irlanda, Italia, Frantzia, nazismoren ondoko Alemania edo Estonia, lehenagoko Jugoslaviatik sortu estatu berriak... Besteak beste, toki horietako hiritarren historia pertsonalak etengabe gurutzatzen dira liburuaren orrialdeetan.
Ikusteko, ikasteko, ez atzentzeko. Biktimak gogoan.
